Sahararekin kolaboratzeko doako ikastaroa da. Interesatuek otsailaren 2ra arte dute izena emateko aukera. Ikastaroa otsailaren 7an eta 8an izango da.
Munduaz Blai elkarteak garapen-lankidetzako ikastaroa antolatu du. Etxebarriko Elkargunean izango da otsaileko lehenengo asteburuan, eta ordutegia honakoa da: hilaren 7an 10:00etatik 20:00etara eta hilaren 8an 10:00etatik 14:00etara.
Ikastaroan parte hartzeko izena emateko epea otsailaren 2an bukatuko da. “Beharrezkoa da ikastaroa egitea Munduaz Blai elkarteak 2015eko apirilean Saharara egingo duen bidaian parte hartzeko“, diote antolatzaileek.
