Etxebarriko Udaleko Euskara Zerbitzuak irteera antolatu du martxoaren 4an. Hain zuzen ere, Negu Kulturala programaren barruan izango da jarduera eta Berria egunkariaren egoitza bisitatzeko aukera izango dute herritarrek. Ondoren, Egi-Luze sagardotegian bazkaria izango da.
Irteeran parte hartu nahi duenak izena eman behar du eta horretarako azken eguna otsailaren 27a izango da. Interesdunek hiru aukera dituzte izena emateko: Euskara Zerbitzura bertaratuaz (Cime eraikinean, 2. solairuan), 944 267 005 telefonoaren bitartez edo euskarazerbitzua@etxebarri.net helbide elektronikora emaila bidaliz.
Etxebarritarrek 24 euro ordaindu beharko dituzte eta kanpokoek 30 euro.
IRTEERA BERRIARA ETA SAGARDOTEGIRA
09:30 Irteera udaletxe ondoko bus geltokian
11:00 Bisita gidatua Berria egunkariaren egoitzan
14:00 Bazkaria Egi-Luze sagardotegian
21:00 Itzulera Hernanitik Etxebarrira
