Etxebarriko Munduaz Blai elkarteko lau kide Saharara itzuliko dira abenduan. Batetik, Etxebarriko Udalak 1.500 euro eman ditu, orain hilabete Aaiunen izandako uholdeei aurre egiteko. Diru hau kaltetutako haurtzaindegietan inbertituko dute.
Bestetik, orain arte egin diren proiektuekin jarraituko dute. Hainbat urtetan antolatu duten ‘Gosari Solidarioak’ ekimenari segida emango diote. Horien helburua urtean zehar haurtzaindegietan gosariak ematea da. Antolatzaileen iritziz, “proiektu eraginkorra da eta zabaltzeko asmoa dugu”.
