Irakurleen Txokoa, Toti Martinez de Lezea idazlearen liburu-sinaketa eta kale-animazioa, besteak beste, antolatu dira. Deskontu bereziak egongo dira eta egindako erosketa bakoitzaren truke liburu bat oparituko dute.
Etxebarriko Udaleko Euskara Zerbitzuak XIII. Euskarazko Liburu eta Disko Azoka antolatu du apirilaren 24an eta 25ean udaletxeko plazan. Etxebarritarrei bereziki zuzendutako azoka den arren, eskualde mailan euskarazko produkzioa zabaltzea eta ezagutaraztea da ekimenaren helburua. Hala nola, liburuak, ipuinak, multimedia materiala, euskalduntze alfabetatzea, jolasak, jokoak eta papergintza euskaraz.
Horrez gain, Udal Liburutegien euskarazko materiala eta Etxebarriko Udalaren euskal argitalpenak ere ezagutaraziko dituzte.
DESKONTU BEREZIAK
Argitaletxeek azokarako prezio bereziak aplikatzeaz gain, Etxebarriko Udalak %20ko deskontuko bonua eskainiko die etxebarritarrei. Era berean, egindako erosketa bakoitzaren truke liburu bat opari jasoko du erosle bakoitzak.
XIII. EUSKARAZKO LIBURU ETA DISKO AZOKA – EGITARAUA
Apirilak 24, ostirala
GOIZEZ – HH5 urtekoentzat + Institutuo 1.DBHko ikasleentzat jarduerak.
ARRATSALDEZ – ludoteketako eta Tarrastako gaztetxoek bisita.
18:00 – Toti Martinez de Lezea idazlearen liburu-sinaketa
18:00 – GHYNKANA txapelketa umeentzat ostiral arratsaldean egingo dute begiraleek dinamizatuta.
Apirilak 25, larunbata
12:30 – KALE ANTZERKIA: “Asmakizunak salgai”
19:00 – KALE ANIMAZIOA: “Skratx”
Bi egunetan “Irakurlearen txokoa” egongo da bertan etxebarritar guztiek Udal liburutegietan dauden liburuak irakurri eta kontsultatu ahal izateko.
