Ekainaren 18an, larunbatez, Yalah Fest jaialdia ospatuko da bosgarren urtez. Etxebarriko Munduaz Blai Elkarteak Udalaren babesarekin antolatzen du jaialdia eta aurten Astran izango da (Gernika). Ekimen solidario hau 20:00etan hasiko da eta gaueko ordu txikiak arte luzatuko da. Musika nagusi izango da ekitaldi honetan.
Jaialdiko sarrera 5 eurotan egongo da salgai -umeek sarrera librea izango dute- eta bildutako dirua Sahara Mendebaldeko errefuxiatuen kanpamenduetara bideratuko dute.
