→Galdakao

Eskualdeko adinekoen egoitzetako langileei PCR probak egingo dizkiete Galdakaoko Kurtzea frontoian

Galdakaoko, Arrigorriagako, Ugaoko eta Urduñako adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen egoitzetako langileei PCR probak egingo dizkiete gaur Kurtzeko frontoian.

Galdakaoko, Arrigorriagako, Ugaoko eta Urduñako adinekoen egoitzetako langileei egingo dizkiete gaur PCR probak // Geuria

Galdakaoko, Arrigorriagako, Ugaoko eta Urduñako adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen egoitzetako langileei PCR probak egingo dizkiete gaur, urtarrilak 27, Galdakaoko Kurtzeko frontoian. Probak egiten 09:00etan hasi dira eta 18:00etara bitartean izango dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak jarri du martxan dispositibo berezi hori. PCR probak egiteko lekua eskatuz Udalarengana jo zuen Aldundiak eta Udalak frontoia utzi du. Ez da lehenengo aldia Galdakaoko Udalak bere instalazioak uzten dituela PCR probak egiteko: urrian 374 profesionalei eta egoiliarren 239 bisitariei egin zizkietan probak Kurtzea frontoian.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak