→Galdakao

Adingabe baten gorpua aurkitu dute Ibaizabal ibaian, Galdakao parean

Ibaizabal ibaia Galdakaon / Geuria

Joan den asteazkenean aurkitu zuten adingabe baten gorpua Ibaizabal ibaian, Galdakaon. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko iturrien arabera, gorpua erreskatatu ondoren adingabea nola hil zen ikertzen ari dira.

Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek adierazi dutenez, gaztea “behin-behineko zaintzan” zegoen Bakarrik dauden adingabe atzerritarrei zuzenduta dagoen lehen harretako zentrotik igaro ondoren, eta “berehalako arreta” eman ondoren.

Aldundiaren iturrien arabera, “ez zegoen tutoretzarik” gaztearen gainean. Horren arrazoia honakoa dela azaldu dute: “ez zegoelako dokumentaziorik edo adingabetasun-egiaztagiririk”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak