Urriaren 12an, asteazkenez, manifestazioa egingo dute Galdakaon, Hispanitatearen Eguna dela eta. “Alde hemendik!” lemapean, “indar polizial okupatzaileak” Euskal Herritik kanpora joateko aldarrikatuko du Ernai Galdakaok udaletxeko plazan 13:00etan eta ondoren manifestazioa egingo dute herritik zehar. Hain zuzen, egun horretan ezer ez dutela ospatzeko eta Guardia Zibila herritik kanpora joatea aldarrikatuko dute.
