Unibertsitatera Sartzeko Ebaluzioan (USE) -lehen Unibertsitatera Sartzeko Hautaproba (Selektibitatea) zeritzona- 13 puntutik gora lortu ditu Ane Zaballa Totorika galdakoztarrak, eta Euskadiko laugarren notarik onena izan da. Gehienezko nota 14 puntukoa da.
Eguzkibegi eta Ibaizabal ikastoletako ikaslea izan da Zaballa, eta lehen mailako batxilergoa Estatu Batuetan egin zuen. Batxilergoko bataz besteko nota 9,6koa zuen. Unibertsitatean gradu bikoitza egingo du Zaballak Deustuko Unibertsitatean: Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidea.
