Mahai baten bueltan batu ohi gara euskaldunok gure artean berba egiteko, ospakizunetarako, baita aldarrikapeneratarako ere. Bazkari feminista batek batu ditu Galdakaoko emakumeak martxoaren 8an. Giro ezinhobean bazkari ostean, manifestazioa egin dute kurtzeko plazatik. Galdakaon bost dira talde feminista nagusiak: Momoak talde feminista, Erabide Emakumeen Elkartea, Mairi Emakume Batza, Usansoloko Mirari eta Aperribaiko Basandere.
