Abenduaren 23an, ostiralez, Bertso jaialdia izango da Galdakaon Gabonetako programaren barruan. Hain zuzen ere, Torrezabal Kultur Etxean izango da saioa 20:30ean. Bertan arituko dira: Etxahun Lekue Bizkaiko txapeldun berria, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Oihana Bartra eta Miren Amuriza. Gai-jartzaile lanetan Arkaitz Estiballes bertsolari galdakoztarra ibiliko da.
Galdakaoko Bertso jaialdiko sarrerak salgai daude 6 euroan eta Torrezabaleko bazkideek, gazteek eta gazte txartela daukaten gazte eta ikasleek 4,5 euro ordaindu beharko dituzte.
Argazkia: Etxahun Lekue Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean :: Bizkaiko Bertsozale Elkartea
