→Galdakao

Bikote bat atxilotu dute Galdakaon haien etxebizitzan marihuana-plantazio bat aurkitzeagatik

galdakao marihuana konfiskatuta 2018 industraialdea argazkia ertzaintza
Galdakaon 2018an aurkitutako marihuana plantazioa. Artxibo irudia / Ertzaintza

Ostiralean, urtarrilaren 17an, atxilotu zuen Ertzaintzak bikotea, 38 urteko gizonezko bat eta 31 urteko emakumezkoa. Goizeko ordu biak aldera, bikotea poliziarekin jarri zen harremanetan, haien etxean indarkeriaz egindako lapurreta bat salatzeko xedearekin.

Ertzaintzako agenteak etxera abiatu ziren etxebizitza ikuskatzera, eta momentu horretan konturatu ziren euren etxean marihuana plantazio bat zegoela. Izan ere, poliziek mila landaretik gora aurkitu zituzten bertan. Baita aireztapen-sistema eta landareak hazteko argi eta bero lanparak ere.

Bestalde, bietako batek Basaurin zuen lonja bat ere miatu zuten agenteek, zenbait elementu susmagarri aurkituz. Esaterako, hainbat pilula, haxix zatiak, hauts zuri baten kopuru adierazgarria eta droga trafikatzeko erabiltzen diren beste hainbat objetu.

Larunbateko arratsaldean eraman zituzten emakumea eta gizozekoa epailearengana. Ertzaintza bikoteak jasan zuen lapurreta argitzeko eta lapurrak identifikatzeko lanean dago.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak