→Galdakao

Daniel Arenas eta Asterix, Espainiako bikejoring txapeldun

Joan den asteburuan Espainiako Mushing txapelketa izan da Olvegan (Soria) eta Bikejoring modalitateko Master40 kategorian izan da irabazle Arenas, Asterix 8 urteko txakurrarekin batera.

Daniel Arenas eta Asterix txakurra // Argazkia: Zuzen Adventure Team

Espainiako bikejoring txapeldun izendatu dute asteburuan Daniel Arenas Galdakaon bizi den elgoibartarra. Joan den asteburuan Espainiako Mushing txapelketa izan da Olvegan (Soria) eta Bikejoring modalitateko Master40 kategorian izan da irabazle Arenas, Asterix 8 urteko txakurrarekin batera. Bikejoring modalitatean txakurrek bizikletatik tira egiten dute.

Zuzen Adventure Team klubeko kide da Arenas, eta honakoa diote klubeko arduradunek: “Entrenamendu eta sakrifizio guztiek fruituak eman dituzte eta tandem hau garaile izan da. Larunbatean, 4 kilometroko lasterketan, Daniel hirugarren geratu zen, bigarrenarengandik eta lehenengoarengandik segundo batzuetara. Igandean 6,2 kilometro egin zituen, eta segundo horiek murrizteaz gain, podiumaren gorenera igo ziren!”, diote Zuzen Adventure klubetik.

2019an Galdakaoko Udalak aitzortza egin zion kirolariari, urte hartan munduko txapeldun izan baitzen Sua txakurrarekin.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak