Emakumezkoen Euskal Kopako saskibaloi partiduak Galdakaon jokatuko dira irailean. GDKO Ibaizabal taldeak aurretiko fasean parte hartuko du
Bizkaiko Saskibaloi Federazioak jakitera eman duenez, Galdakaok Emakumezkoen Euskal Kopa hartuko du irailean eta horretan GDKO Ibaizabal antolatzaile izango da. Partiduak Urretan izango dira eta hauek datak:
Irailak 17, igandea. Aurretiko fasea
17:30 GDKO Ibaizabal vs Iraurgi
Irailak 23-24. Fase finala
- 1. Finalaurrekoa: Lacturale Araski vs IDK Gipuzkoa
- 2. Finalaurrekoa: Loitek Gernika Bizkaia vs (Aurretiko faseko irabazlea)
