ā†’Galdakao

Larunbek Eskuz Binakako Txapelketaren finala jokatuko du Bengoetxearekin

esku pilota binakako txapelketa finala 2017 larunbe bengoetxea irribarria rezusta

Aurkari izango dituzte Irribarria eta Rezusta pilotariak. Finala apirilaren 9an, igandez, izango da Bilboko Bizkaia frontoian.

Aurkari izango dituzte Irribarria eta RezustaĀ pilotariak. Finala apirilaren 9an izango da Bilboko Bizkaia frontoian

Atzo EPELen Eskuz Binakako Txapelketaren azken finalerdiak jokatu ziren Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Iker Irribarria eta BeƱat Rezusta, etaĀ Aimar Olaizola eta Alvaro Untoria bikoteek jokatu zuten, eta lehendabizikoen garaipena izan zen: 22-18.

Garaipen horrekin, finalerako txartela lortu zuten. Horrekin batera, lehiakideak nortzuk izango diren jakin zen: Mikel Larunbe galdakoztarrak eta Oinatz Bengoetxea leitzarrak osatutako bikotea, alegia.

Eskuz Binakako Txapelketaren finala apirilaren 9an, igandez, izango da Bilboko Bizkaia frontoian. Aspe eta Asegarce enpresen arteko norgehiagoka izango da: Larunbe-Bengoetxea (Asegarce) vs Irribarria-Rezusta (Aspe).

Argazkian finalean arituko diren bikoteak, finalerdietako bat jokatu aurretik :: Asegarce
Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak