→Arrigorriaga

Espinar-Agirre eta Aldai-Orbegozo bikoteek jokatuko dute txapelketako finala Arrigorriagan

Binakako Master Laboral Kutxa Txapelketako finala Arrigorriagan izango da abenduaren 20an, igandez.

Bi finalerdiak atzo jokatu zituzten Derion // Emakume Master Cup

Patri Espinar-Naroa Agirre eta Amaia Aldai-Oihana Orbegozo bikoteek jokatuko dute Binakako Master Laboral Kutxa Txapelketako finala. Finala Arrigorriagan izango da abenduaren 20an, igandez.

Atzo bi finalerdiak jokatu zituzten Derion. Usansolotarrak eta arroarrak Ainhoa Ruiz de Infante-Mirian Arrillaga bikotearen kontra jokatu zuten eta 18-22 izan zen emaitza Espinar-Agirre bikotearen alde. Beste finalerdian Amaia Aldai-Oihana Orbegozo eta Olatz Arrizabalaga-Gentzane Aldai (12-22) bikoteek jokatu zuten.

“Patri Espinarrek eta Naroa Agirrek asko sufritu behar izan dute finalerako txartela eskuratzeko. Usansolokoak, gainera, eskuetatik nahiko larri amaitu du, hotzak eragin handia egin dio, baina orain bi aste izango ditu eskuak osatu eta finalerako prest egiteko”, diote Emakume Master Cupeko arduradunek: “Espinarrek bizi erabili du pilota hasieran, sakez min dezente egin du eta lehia erosoa izango zutela zirudien 6-14 aurreratu direnean. Partidak, ordea, buelta handia izan du, Mirian Arrillaga jokoan sartu da, atzean zuloak egiten hasi da bere pilotakada indartsuekin eta markagailua berdintzea ez ezik, aurre hartzea ere lortu dute, aginagarrak piloteoan izandako nagusitasunari esker. Baina pilotari zaildua da oso Patri Espinar eta, partida oso txukuna egin duen Naroa Agirrek lagunduta, partidari beste buelta bat ematea lortu dute. Sakea berreskuratzea funtsezkoa izan da urdinentzat eta azken zortzi tantoak jarraian lortuta, finalerako txartela eskuratu dute”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak