→Galdakao

Kinkea zozketaren 20.000 euroko sari nagusia Galdakaon saldu dute

Etxerat elkartearen Kinkea zozketaren urteko bigarren promozioko zenbaki irabazlea 8792 zenbakia izan da eta Galdakaon saldutakoa izan da.

2021EKO KINKEA EKIMENEKO ARTELANAK // JOXE LACALLE, KINKEA ETXERA

Etxerat elkartearen Kinkea elkartasun zozketaren urteko bigarren zozketak 21.800 euro utzi ditu Hego Uribe eskualdean. Hain zuzen ere, sari nagusia (20.000 euro) Galdakaon banatu dute. Zenbaki irabazlea 8792 zenbakia izan da. Sari nagusiarekin batera, beste bost sari ere banatu dituzte Hego Uriben: 1.000 euroko sari bat Ugaon, 500 eurotako sari bat Galdakaon, eta 100 euroko sariak Basaurin, Ugaon eta Arrigorriagan. Saritutako zenbakiak esteka honetan daude ikusgai. Irabazleek Etxerat-en edozein egoitzatan azaltzeko 60 eguneko epea izango dute.

Urtero lau promozio egiten ditu Etxeratek, eta promozio bakoitzeko 20.000 artelan saltzen dituzte. Aurten artelanak Joxe Lacalle argazkilariak egin ditu: ‘Aberri Eguna’ (martxoak 21), ‘Argikontra’ (ekainak 21), ‘Irati’ (irailak 21) eta ‘Presoen alde Bilbon’ (abenduak 21) argazkiak. Lan bakoitza 25 eurotan saltzen dute, eta, horrekin, zozketan parte hartzeko txartela lortzen da. Zozketaren bitartez, 139 sari banatzen dituzte: 20.000 euroko sari nagusiaz gain, 5.000 euroko hiru sari, 1.000 euroko hamabost sari, 500 euroko hogei sari, eta 100 euroko ehun sari.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak