→Galdakao

2022ko Euskal Herriko Itzulia Elorritxueta-Vivero errepidetik igaroko da birritan, apirilean

Itzulietako bat Vivero errepidetik // Geuria

2022ko Euskal Herriko Itzulia Basque Country lasterketaren etapen profilak eta ibilbideen nondik norakoak iragarri dituzte gaur antolatzaileek. Apirilaren 4tik 9ra bitartean izango da eta Hego Uribe eskualdetik ere igaroko da tropela.

Apirilaren 7an, ostegunez, igaroko da Itzulia Hego Uribe eskualdetik, bere laugarren etapan. Gasteiztik Zamudiora bitarteko ibilbidea izango da, 185 kilometrokoa, eta eskualdean Elorritxueta-Vivero errepidetik pasako dira txirrindulariak, birritan: lehenengo lasterketaren 70 kilometroan eta ondoren 166 kilometroan.

Lehenengo igaroaldia Lemoatik hasiko dute txirrindulariek, Usansolo zeharkatu eta Viverora igoera hasiko dute, gero Unbetik Sopelara bidea hartzeko; Armintzatik, Jatatik eta Urruztimenditik igaro ondoren Zamudiotik hasiko dute bigarren igoera Viverora, gero berriro Zamudiora joateko etaparen amaieran.

Hiru lasterketa garrantzitsu

Elorritxueta-Vivero errepidea askotan izan da txirrindulari profesionalen bide. Horren adibide da, Euskal Herriko eta Espainiako Itzuliak askotan igarotzen direla bertatik. Hain zuzen ere, Euskal Herriko Itzuliaz gain, aurten Espainiako lasterketa ere Viverotik pasako da abuztuan, eta lehenengoan bezala, bi aldiz ere igaroko da tropela. Halaber, 2023an Frantziako Tourra Viverotik ere igaroko dela aurreratu genuen GEURIAn duela aste batzuk.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak