‘Euskararen erabilera Galdakaon’ mahai ingurua antolatu dute martxoaren 28an, asteartez, AEK euskaltegiak eta Zizpa Gazte Konpartsak, Korrika Kulturala programaren barruan. Gandasegi aretoan izango da 19:00etatik aurrera.
Josu Larrea, Irune Soto, Iñigo Hernando, Mikel Larunbe eta Asier Egiraun galdakoztarrek parte hartuko dute mahai inguruan. Era berean, bi proiekzio izango dira: ‘Elemakarrak’ laburmetraia eta ‘Herritarren hitza’ bideo-elkarrizketa.
