Galdakaho ahoz ahoko azokak abenduaren 15ean irekiko ditu ateak Muguru kalean. Aurten, lau egun beharrean zazpi egunez luzatuko da euskal liburu eta diska azoka, hilaren 21era arte (10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:30ak arte). Euskal literatura eta diskoen eskaintzaz gain, jarduera eta saio desberdinak antolatu dituzte.
Aurreko edizioetan bezala, aurten ere liburu sinadurak egongo dira Jon Arretxe, Toti Martinez de Lezea eta Goronimo Stilton idazleen eskutik. Era berean, Booktube lehiaketaren eta Ipuinen Maratoi Txikiaren bigarren edizioa jasoko du azokak.
Berrikuntza izango da ‘Alizia, herrialde miresgarrian’ erakusketa Gandasegi eskolako areto nagusian. Aurreneko aldia da erakusketa hau Euskal Herri mailan aurkezten dutena.
Galdakaho 2016 – Egitaraua
Abenduak 15-21
‘Alizia, herrialde miresgarrian’ erakusketa. Gandasegi HI
17:30-20:30 (lanegunetan)
11:00-14:00/17:00-20:30 (asteburuan)
Aurkezpena: abenduak 15, 12:00
Abenduak 15, osteguna
18:00 Hitzaldia Torrezabaleko haur liburutegian: Roald Dahl idazlearen ondarea Euskal Herrian. Lola Casas (Katalunia), Antton Irusta, Joseba Santxo
Abenduak 16, ostirala
10:30 Azokaren irekiera
11:00 II. Booktube lehiaketaren sari banaketa
18:00 Inaugurazio ekitaldi ofiziala: Galdakaho abestiaren aurkezpena eta Maximo Moreno Musika Eskola
Abendua 17, larunbata
10:00-14:00 Topagune eta ludoteka artisau azoka solidarioa
11:30 Galdakaoko Txistu Banda
12:30 Galdakaoko Musika Banda
18:00 Liburu sinadurak azokan: Toti Martinez de Lezea, Jon Arretxe eta Geronimo Stilton
18:00 Aurkezpenak: ‘Soinu kuttunak’ haur liburua (Karmele Gorroño eta Irene Irureta) eta Zuztarretatik oinez ibilbideen inguruko bi liburu informatibo: Elexalde eta Arteta.
19:30 Tor Magoa
Abenduak 18, igandea
18:30 Aurkezpena: ‘Gorbeia inguruko etno-ipuin eta esaundak II’ (Juan Manuel Etxebarria)
20:30 Gabon kantak
Abenduak 19, astelehena
09:30-15:45 Ipuinen II. Maratoi Txikia:
Tximeletrak airera saioa – Xabier Olaso
Itzal txinatarren bidezko kontaketa saioa – Bego Alabazan
Ipuinen lapikoa – Izaskun Mujika
Irudipuinak – Ixabel Agirresarobe eta Mattin
17:30 Haur tailerrak eta taloak
19:00 Txotxongiloen istorio magikoak
Abenduak 20, asteartea
09:30 Oker pelikula Torrezabal Kultur Etxean
19:00 Galdakaoko Maximo Moreno Udal Musika Eskolako entzunaldia
Abenduak 21, asteazkena
11:00 Euskaraz bizi nahi dut. Kontseiluko film laburren bilduma Torrezabal Kultur Etxean
