→Galdakao

Galdakako adinekoei zuzendutako Mungia-Gatika-Mungia ibilbidea antolatu dute martxoan

Argazkia: Enriqueog, Wikiloc

Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintzako Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak aktibo mantentzeko hiru jarduera antolatu ditu martxoan. Hilaren 24an Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museora irteera egingo dute, eta hirugarren jarduera ibilbide bat izango da: Mungia-Gatika-Mungia. Ibilaldia martxoaren 31n, ostegunez, izango da.

“14 kilometroko pasealeku eder honetan landareria bereziki aberatsa duen parkea zeharkatuko dugu. Bertan ikusiko dira sekuoi beti berdeak, zedro eta izei ale handiak, eta bereziki ikusgarria den pinsapo ale bat; ezin ahaztu inguruko paisaia ederrak”, diote udal ordezkariek.

Ibilbidean gehienez 30 lagun joan ahal dira. Jarduera doakoa bada ere, interesdunek izena eman behar dute martxoaren 14tik aurrera Dinamizazio zerbitzuaren bulegoetan (Pontzi Zabala 3, Ardantza Parkea) edota 944 010 545 telefonoan. Pertsona batek bi izen emate eman ahal izango ditu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak