Ekainaren 4an, larunbatez, Galdakaok I. Mozoilo Eguna hartuko du. Jai honen helburua da “geure hizkuntza, kultura eta nortasuna idartzea“, diote antolatzaileek. Galdakaoko Udalak herriko hainbat elkarterekin martxan jarri du egitasmo hau.
Egun osoko jaia izango da eta musika kontzertuak, artzai-txakurren erakustaldia, umeentzako tailerrak, pilota partidua eta herri bazkaria nabarmentzekoak dira. Azken bi ekitaldietarako txartelak dagoeneko salgai jarri dituzte. Herri bazkarirako 10 euro ordaindu behar dira eta Alai, Baserri, Batzokia, Ganguren, Gure Toki, Herriko, Oñarte eta Zurrut tabernetan daude eskuragarri txartelak. Pilota partiduko sarrerak 10 eta 15 euroren truke eskuratu daitezke Kurtzeako frontoian bertan.
I. Mozoilo Eguna – Programa
10:00 Txistulari eta musika bandekin diana kalez kale, hamaiketakoa eta jaien hasiera Ardanza parkean
11:00 Artzai-txakurren erakustaldia Ardanza parkean
12:00 Erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldia Ardanza parkean
12:30 Umeentzako tailerrak eta puzgarriak Plaza Gorrian
13:00 Herriko musikariak, Galdakao Kantari eta Musika Eskolako ikasleak
15:00 Herri bazkaria Kurtzea plazan
17:00 Erromeria Kurtzea plazan
19:00 Pilota partiduak Kurtzea frontoian: Titin III-Gorrotxategi vs Xala-Zabala
20:30 Herriko musika taldeen kontzertuak Sant Brouard plazan
