→Galdakao

2023ko eta 2024ko aurrekontuak zonaldeen arabera zehazteko bilera deitu dute Galdakaon

2023ko eta 2024ko aurrekontuetako zati bat zertara bideratuko den erabakitzeko parte hartze prozesua hasiko du Galdakaoko Udalak. Lehen urratsa, aurreko edizioetan bezala, talde eragile bat sortzea da, eta horretarako bilera deitu du Udalak otsailaren 21ean

Aurrekontu parte-hartzaileen aurretiko saioetako bat // Galdakaoko Udala

2023ko eta 2024ko aurrekontuetako zati bat zertara bideratuko den erabakitzeko parte hartze prozesua hasiko du Galdakaoko Udalak. Lehen urratsa, aurreko edizioetan bezala, talde eragile bat sortzea da, eta horretarako bilera deitu du Udalak otsailaren 21ean, astelehenez, 19:00etan Gandasegin. Besteak beste, bilera horretan erabakiko dira aurrekontu erabilgarriaren zati batzuk zonaldeen arabera esleitzea.

Galdakaoko 16 urtetik gorako herritarrek parte har dezakete talde eragilean. Aurrez izena eman behar dute interesdunek 688 830 479 zenbakira deituz edo mezu bat bidaliz (Whatsapp edo Telegram) edo partaidetza@galdakao.net helbide elektronikora mezua idatziz. Taldea gehienez 15 lagunekoa izango da, herritarrek eta udal ordezkariek osatutakoa. “Leku libreak baino eskaera gehiago egonez gero, plazak zozketa bidez banatuko dira, betiere zonalde eta genero oreka kontuan hartuta”, diote udal arduradunek.

Talde eragilea Parte-hartze eta Ogasun arloekin batera elkarlanean ariko da, “prozesuaren hasieratik bertatik gardentasuna eta parte hartzea bermatzeko”, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak