→Galdakao

Mendi ibilbidea Amurrio inguruetan antolatu dute urrian Galdakaoko adinekoentzat

Argazkia: Enriqueog (wikiloc)

Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintzako Adinekoak Dinamizatzeko Zerbitzuak hamaika ekintza antolatu ditu urritik aurrera. Besteak beste, urriaren 28an mendi ibilaldi bat antolatu dute: Amurrio-Olabezar-Salbio-San Roke-Amurrio. “Aldai auzotik hasita 12,5 kilometroko ibilbide zirkularra egingo dugu. Merezi du nabarmentzea Olabezarreko haritz txiki zaharren basoa, ehun urtetik gorako 200 ale inguru dituena”, diote udal ordezkariek.

Gehienez 30 pertsonentzako lekua eskaini dute. Hortaz, interesa dutenek aldez aurretik izena eman behar dute gaurtik aurrera 944 010 545 telefono zenbakira deituz.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak