→Galdakao

Gernikako Bakearen museora bisita antolatu du Galdakaoko Adinekoen Zerbitzuak

Argazkia: memoritourgernika.tumblr.com

Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintzako Adinekoak Dinamizatzeko Zerbitzuak hamaika ekintza antolatu ditu urritik aurrera. Besteak beste, urriaren 21ean Gernikako Bakearen museora bisita antolatu dute (10:30). Gehienez 19 pertsona joan daitezke, beraz, izena emateko epea zabaldu dute urriaren 8an. Interesdunek 944 010 545 telefono zenbakira deitu behar dute.

“‘Guernica’ ez da gerra margolana. Bertan ez dira agertzen armak, armadak edo hegazkinak baina hala eta guztiz ere bakearen ikurra bihurtu den koadroa da. Margolanaren indarra Picassoren sortzaile pasiotik dator eta honen ondorioz artearen ikonoa bilakatu da”, diote udal ordezkariek: “Nola eta zergaitik margotu zen ezagutzeaz gain, koadroaren figurak hartu eta bonbaketan gertatutako egoerekin bat egingo dugu. Horrela, Picassoren sortze prosezuan murgilduko gara erasoaren alde desberdinak ikusteko batetik eta koadroan eragina izan zuten gertakariak ezagutzeko bestetik”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak