→Galdakao

Garuneko gimnasia ikastaroa antolatu dute Galdakaon 60 urtetik gorakoentzat

Garuneko gimnasia ikastaroa izango da urriaren 15etik ekainaren 17ra bitartean Iberluzeko Etxea Anaitasuna Adinekoen Zentroan. Interesdunek izena eman behar dute.

argazkia: Andrea Piacquadio, Pexels

Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintzako Adinekoak Dinamizatzeko Zerbitzuak hamaika ekintza antolatu ditu urritik aurrera. Besteak beste, garuneko gimnasia ikastaroa izango da urriaren 15etik ekainaren 17ra bitartean Iberluzeko Etxea Anaitasuna Adinekoen Zentroan: alde batetik 60 eta 75 urte bitartekoentzat (10:00-11:30), eta bestetik 75 urtetik gorakoentzat (12:00-13:30). 

“Egingo diren jarduerek gaurkotasunarekin lotuta mantentzen dituzte pertsonak. Memoria gogoratu eta lantzeko eta iraganeko, oraingo eta etorkizuneko gaiei buruz hausnartzeko gonbita egiten duten zereginak dira. Pertsona hiru esparruetan (espazio-denbora-pertsona) orientatuta mantentzeko; memoria, arreta emateko eta kontzentratzeko gaitasuna, kalkulua eta hizkuntza lantzeko; parte-hartzaileen arteko elkarreragina suspertzeko; arazoak planifikatzeko eta konpontzeko tekniketan trebatzeko; adierazteko gaitasuna hobetzeko, eta abar”, diote antolatzaileek.

Ikastaroan parte hartzeko izena eman behar dute interesdunek 944 010 545 telefono zenbakira deituz.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak