→Galdakao

Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museora irteera antolatu du Galdakaoko Adinekoen Zerbitzuak

martxoaren 24an izango da irteera; Izena emateko epea zabalduko dute martxoaren 7an // Argazkia: Berangoko Udala

Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintzako Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak aktibo mantentzeko hiru jarduera antolatu ditu martxoan. Horien artean, martxoaren 24an, ostegunez Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museora irteera antolatu dute.

“Berangon kokatutako museo honetan Burdin Hesia eraiki izanaren arrazoiak azaltzen dira gaur egungo eszenografia argien bidez. Gotorlekuen ezaugarriak ere erakusten dira, eta nolakoa izan zen Francoren armadak egindako eskuratzea”, diote udal ordezkariek.

Irteerara gehienez 30 pertsona joan ahal izango dira. Jarduera doakoa bada ere, interesdunek izena eman behar dute martxoaren 7tik aurrera Dinamizazio zerbitzuaren bulegoetan (Pontzi Zabala 3, Ardantza Parkea) edota 944 010 545 telefonoan. Pertsona batek bi izen emate eman ahal izango ditu.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak