Sareak

☉ Galdakao

Mugikorra eta Smartphonea erabiltzen ikasteko tailerra antolatu dute adinekoentzat Galdakaon

|

Udaleko Adinekoak Dinamizatzeko Zerbitzuak antolatu du ikastaroa // Argazkia: Anna Shvets, Pexels

Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintzako Adinekoak Dinamizatzeko Zerbitzuak hamaika ekintza antolatu ditu urritik aurrera. Besteak beste, teknologia berrien ikastaroa izango da urriaren 14tik abenduaren 23ra bitartean. “Ikastaro horretan mugikorra eta smartphonea erabiltzen ikasiko dute partaideek. Mugikor eta smartphonearen funtzionamenduari buruzko ezagutzak jasoko dituzte”, diote antolatzaileek.

Ikastaroa ostegunero izango da 10:00etatik 12:00etara Torrezabal Kultur Etxean. Izena ematea beharrezkoa da, eta interesdunek 944 010 545 telefono zenbakira deitu beharko dute.

☉ Galdakao

Argazkiak | Ohe lasterketak Galdakaoko kaleak bete ditu beste urtebetez

|

Galdakaoko jaietan ezinbesteko hitz-ordua bilakatu da ohe lasterketa // Geuria

Ostiralean hasi ziren aurtengo Santakurtzak, eta gogotsu ekion zioten jaiari galdakaoztarrek. Urtero legez oheak kalera atera zituzten larunbatean, errepidera, eta lasterketak irudi dibertagarri bezain ikusgarriak utzi zizkigun.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bideoa | Amaia Carregal: “Herri Kirolak txapelketa egunez aldatu dugu Galdakaoko jaietan; kuadrillentzat aproposagoa!”

|

Aurten Errotuk antolatu du kuadrillen arteko Herri Kirolen txapelketa Galdakaoko jaietan [argazkiak hemen!]. Txandapak antolatu izan du orain arte, baina aurten txandapa-sa (pixka bat) egin dute. Amaia Carregal Aldanondo Errotuko kidearekin berba egin dugu! Aurten 25 kuadrillak hartu dute parte eta txapeldun Güsak izan da!

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak | Güsak txapeldun, Galdakaoko jaietako Herri Kiroletan!

Bigarren sailkatu da Sukuzu, hirugarren Dekantzekoz, laugarren Trikiriki eta bosgarren Ah Bittu. Ikusi argazki galeria!

|

Proba oso maitatua da Herri Kirolena Galdakaoko santakurtzetan. Aurreko urteetan jaien azken larunbatean antolatzen zuen Txandapa kuadrillak eta kuadrillen txapelketan erabakiorra izan ohi zen. Aurten, ordea, egunez eta antolatzaileez aldatu dute: lehen larunbatean egin dute eta Errotu izan da antolatzailea —Txandapako batzuen laguntzarekin oraindik—. Aurten txapeldun izan da Güsak —iaz kuadrillen txapelketa orokorra irabazi zuten—, bigarren Sukuzu, hirugarren Dekantzekoz, laugarren Trikiriki eta bosgarren Ah Bittu.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bideoa | Zein da planik onena Galdakaoko jaietan? Kuadrillek erantzun dute!

|

Galdakoztarrak jaigiroan murgilduta daude atzotik. Txupina lehertu ostean, ehunka jarduera dituzte herritarrek gozatzeko eta ondo pasatzeko. Baina, zein da gazteek jaietan duten planik onena?

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bideoa | Galdakaoko jaietako zein kuadrilla da eleganteena? Eta erretxinena?

|

Galdakaoko jaiak hasi dira! Atzo kuadrillen desfilean, pregoian eta txupinazoan egon ginen [hemen argazkiak eta bideoa!]. Zein da zure ustez jaietako kuadrillarik eleganteena eta erretxinena? GEURIAko mikroa eskuetan kalera atera ginen galdetzera!

Osorik irakurri