→Galdakao

Mugikorra eta Smartphonea erabiltzen ikasteko tailerra antolatu dute adinekoentzat Galdakaon

Udaleko Adinekoak Dinamizatzeko Zerbitzuak antolatu du ikastaroa // Argazkia: Anna Shvets, Pexels

Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintzako Adinekoak Dinamizatzeko Zerbitzuak hamaika ekintza antolatu ditu urritik aurrera. Besteak beste, teknologia berrien ikastaroa izango da urriaren 14tik abenduaren 23ra bitartean. “Ikastaro horretan mugikorra eta smartphonea erabiltzen ikasiko dute partaideek. Mugikor eta smartphonearen funtzionamenduari buruzko ezagutzak jasoko dituzte”, diote antolatzaileek.

Ikastaroa ostegunero izango da 10:00etatik 12:00etara Torrezabal Kultur Etxean. Izena ematea beharrezkoa da, eta interesdunek 944 010 545 telefono zenbakira deitu beharko dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak