→Galdakao

Adinekoen zazpi zentroak itxita mantenduko dituzte Galdakaon, momentuz irailean

Urriaren 8an bilera izango dute berriro Udalak eta adinekoen zentroetako ordezkariek egoera berria aztertzeko. 

URTEBIETAKO ADINEKOEN ZENTROA // GOOGLE MAPS

Hala erabaki dute Galdakaoko Udalak eta herriko zentroetako ordezkariek: herriko adinekoen zazpi zentroek itxita jarraituko dute. Urriaren 8an bilera izango dute berriro Udalak eta adinekoen zentroetako ordezkariek egoera berria aztertzeko.

Udalak balizko irekiaren inguruko iritzia eskatu zien adinekoen zazpi zentroko ordezkariei, eta horietatik bostek onartu zuten momentuz ez daudela irekitzeko prest. Beste bi zentroek, ordea, ateak berrirekitzeko arazorik ez zuten ikusten. Gauzak horrela, gehiengo osoz, denak itxita mantentzea erabaki zuten. Bileran Mari Paz Losada Gizarte Politika arloko zinegotzia izan zen.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak