→Galdakao

Adinekoen zentroak irekiko dituzte irailean Galdakaon, urte eta erdiko itxieraren ondoren

Covid-19aren pandemiagatik urte eta erdi daramate Galdakaoko adinekoen zentroak itxita baina, “pixkanaka”, ateak berriro irekiko dituzte.

Ezarritako protokoloak betez irekiko dituzte zentroak // Argazkia: Galdakaoko Udala

Galdakaoko adinekoentzako zentroak berriro irekiko ditu Udalak irailetik aurrera. Covid-19aren pandemiagatik urte eta erdi daramate adinekoen zentroak itxita baina, “pixkanaka”, ateak berriro irekiko dituztela jakinarazi dute udal ordezkariek: “Horrela erabaki genuen zentroetako zuzendaritzarekin eta ordezkariekin izandako azken bileran. Galdakaoko egoera aztertu genuen, Covid-19ak kaltetutakoen kopuruari eta pandemiaren bilakaerari erreparatuta”, diote.

Ezarritako protokoloak betez irekiko dituzte zentroak. Zentroetara joan edo programatutako ekintzetan izena eman nahi dutenek lokalera bertara joan beharko dute astearteetan 17:00etatik 19:00etara bitartean. Bertan jasoko dute informazio osatua.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak