→Galdakao

Abuztuaren 30etik Galdakaon desagertutako 15 urteko neska baten bila ari dira

Agertu da. Galdakaon desagertutako adingabe baten bila ari dira. 15 urte ditu eta Lucia V. B. du izena. Abuztuaren 30ean jarri zuten haren desagerpenaren salaketa Galdakaoko ertzain-etxean eta ordutik ari dira bere bila. Adierazi dutenez, bere borondatez joan zen etxetik, baina ez zuen ez telefono mugikorrik ez arroparik hartu, ezta dirurik ere. Desagertutakoaren inguruko informaziorik izanez gero, Galdakaoko ertzain-etxera (946 075 340) deitzeko eskatu dute, bestela Guardia Zibilera (062) edo 112 telefono zenbakira.

Segurtasun Sailak desagerpenaren berri eman dio GEURIAri, baina datu gehigarririk ez du eman, “ikerketa ez oztopatzeko”, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak