Adiskide Pilota Elkartea pilotari berrien bila dabil. 2021-2022 denboraldirako izena emateko epea zabaldu dute, 7 urtetik gorako neska-mutilentzat. Informazio gehiagorako eta izena emateko adiskidepelota@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar dute interesdunek.
1975. urtean jaio zen Galdakaon Adiskide Pilota Elkartea. 2016ko apirilean klubaren sorreraren 40. urteurrena ospatu zuten Kurtzeko frontoian; aurten 45 urte bete ditu.
