→Galdakao

‘Agur Jaunak’, Juan Carlos Irizarren omenez

Apirilaren 22an zendu zen Juan Carlos Irizar musikagile, pianista eta musika zuzendaria 69 urte zituela. Hogei urtetik gora Galdakaoko Musika Bandako zuzendari izan zen, eta Zaletasuna abesbatzako gidari ere izan zen.

Apirilaren 22an zendu zen Juan Carlos Irizar musikagile, pianista eta musika zuzendaria 69 urte zituela. Hogei urtetik gora Galdakaoko Musika Bandako zuzendari izan zen, eta Zaletasuna abesbatzako gidari ere izan zen. Gainera, ‘La memoria histórica de un pueblo llamado Galdakao’ (2012) eta ‘Galdakao eta bere auzoak’ (2014) piano-diskak argitaratu zituen, 1988an eta 2010ean Galdakaorentzat sortutako ereserkiak egin zituen, eta Galdakaoko Udalaren Euskara Arloak sustatutako ‘Zuztarretatik Ahora’ proiekturako ‘Orbelak airez aire kantua sortu zuen. 

“Musikarekiko pasioa hainbat belaunaldiren artean zabaltzeaz gainera, talde lanaren aberastasuna erakutsi zien”, diote Galdakaoko Udaleko ordezkariek. Apirilaren 25ean, igandez, Irizarrek horrenbeste maite zituen txistu doinuekin agurra egin zioten Galdakaon, Kurtzeko plazatik ‘Agur Jaunak’ joz. “Galdakaori emandako guztia aitortu eta eskertu nahi izan dugu udaltalde guztietako ordezkariok, baita Irizarrek kide izan zituenek ere, oso modu xume baina sentituan”, diote. ‘Agur Jaunak’en ondoren, minutu bateko isilunea gorde dute bertaratutakoek.

1951. urtean Oñatin jaioa (Gipuzkoa), musika ikasketak egin zituen Donostiako, Madrilgo, Paueko eta Erromako kontserbatorioetan. Bere ibilbidean hainbat orkestra zuzendu zituen, hala nola, Bartzelonako Liceo Orkestra Sinfonikoa, Paueko Kontserbatorioko Orkestra eta Erromako Santa Zezilia Akademiakoa. Halaber, hainbat abesbatzaren gidari ere izan zen, tartean, Donostiako Schola Cantorumekoa, Galdakaoko Zaletasunakoa eta Arrasateko Aita Menni ospitalekoa, besteak beste. Beste askoren artean, Irizarrek sortu zituen filme eta dokumenataletako soinu banda asko, antzerkietarako musika piezak, Donostiako Zinemaldiaren ereserkia eta Bilboko “Mari Jaia” martxa ere.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak