→Galdakao

Aitana Rodrigo galdakoztarra finalerdietara sailkatu da Europako atletismo txapelketan

Goizean 100 metroko lasterketako lehenengo seriean lehiatu da Rodrigo eta finalerdietarako sailkatu da. Finalerdiak gaur bertan izango dira.

aitana rodrigo gaur goizean 100 metroko lasterketa hasi aurretik // Eurosport

Europako 23 urtez azpiko atletismo txapelketa ari da ospatzen Tallinen (Estonia), uztailaren 8tik 11ra. Bertan Aitana Rodrigo galdakoztarra lehiatzen ari da. Goizean 100 metroko lasterketako lehenengo seriean lehiatu da eta finalerdietarako sailkatu da. Finalerdiak 20:35ean izango dira gaur bertan. Sailkatzekotan, finala uztailaren 9an izango da.

Era berean, uztailaren 11n 12:00etan erreleboetako 4×100 proban lehiatuko omen da Rodrigo (hautatutako bost hauetatik lauk hartuko dute parte: Aitana Rodrigo, Jael Bestue, Carmen Marco, Wilvely Santana eta Eva Santidrian).

Gaur egun Donostiako Atletico San Sebastian klubeko kidea da galdakoztarra. Galdakaoko abiadura-lasterkariak 11,50 segundoko muga hautsi zuen Espainiako txapelketan, 11,49ko denbora eginez. Brontzezko domina irabazi zuen orduan.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak