→Galdakao

Aitana Rodrigo galdakoztarrak errelebo-lasterketan zilarrezko domina irabazi du, Europako txapelketan

Aitana Rodrigo, Jaël Sakura Bestué, Eva Santidrián eta Carmen Marco Europako txapeldunordeak dira 4×100 errelebo-lasterketan.

Argazkia: @AitanaRodrigo

Aitana Rodrigo, Jaël Sakura Bestué, Eva Santidrián eta Carmen Marco Europako txapeldunordeak dira 4×100 errelebo-lasterketan. Alemaniaren atzetik (43.05), 43.74ko marka egin du laukoteak. Frantzia hirugarren izan da (44.15). Aldi berean, finalera sailkatu aurretik Espainiako 23 urtez azpiko marka hautsi dute, 43.50eko denborarekin; aurreko marka 43.96an zegoen, 2017koa.

Europako 23 urtez azpiko atletismo txapelketa ospatu da uztailaren 8tik 11ra bitartean Tallinen, Estonian. Rodrigo galdakoztarrak 100 metroko lasterketan ere parte hartu du: finalerdietara sailkatu zen, baina ez zuen lortu finalerako txartela.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak