→Galdakao

Galdakaoko alkatearekin eta zinegotziekin biltzeko eska dezakete zuzenean herritarrek

Gainera, Iñigo Hernando Galdakaoko alkatearen agendako hitzorduak ikusgai daude udal webgunean.

Iñigo Hernando 2019an alkate izendatu zuteneko unea, zinegotziekin batera // Geuria

Gardentasunaren aurrean Galdakaoko Udalak Iñigo Hernando alkatearen agenda instituzioanala argitaratu du udal webgunean. Gainera, alkatearekin berarekin eta gainontzeko zinegotziekin aurrez aurre biltzeko hitzordua eska dezakete galdakoztarrek. Interesduenek 944 010 506 telefono zenbaira deitu dezakete edo Egoitza Elektronikoaren bitartez.

Iñigo Hernando alkateak ostegun goizetan hartzen ditu herritarrak bere bulegoan, betiere aurrez hitzordua eskatuta; Mari Paz Losada zinegotziak astearte eta asteazken goizetan ematen du zerbitzua; Maite Arandiak astearte eguerdietan; Olaia Parrak astelehen eta astearte arratsaldeetan; Asier Egiraunek astearte arratsaldetan eta asteazken goiz zein arratsaldetan; Edurne Espillak astelehen eguerdietan; Nerea Orozkok ostegun goizetan; Javier Ibarretxek eguerdiro astelehenetik ostiralera; Agustin Aizpuruk astelehen goiz eta arratsaldetan; eta Jose Luis Bernalek zein Ibon Garciak asteazken goizetan.

Alkatearekin eta zinegotziekin hitzordua eskatu

Ordutegiak honako hauek dira:

Iñigo Hernando – Alkatea
Ostegunetan, 10:00-12:00
Alkatearen agenda instituzionala

Olaia Parra – Gardentasuna, Parte-hartzea, Kultura, Musika Eskola
Astelehenetan eta asteartetan, 17:00-18:30

Edurne Espilla – Komunikazioa, Herritarren Arreta, Hizkuntza Politika
Astelehenetan, 13:00-16:30

Nerea Orozko – Berdintasuna, Etxebizitza, Migranteak, Garapen Jasangarria, Euskaltegia
Ostegunetan, 09:00-13:30

Mari Paz Losada – Obrak eta Zerbitzuak, Adinekoak, Gizarte Ekintza, Mugikortasuna eta Garraioa
Obrak eta Zerbitzuak, Mugikortasuna. Asteartetan, 09:00-13:00
Gizarte Ekintza. Asteazkenetan, 09:00-13:00

Asier Egiraun – Herritarren Segurtasuna, Hezkuntza, Hirigintza
Asteartetan, 17:30-20:30
Asteazkenetan, 08:00-10:30 / 17:30-20:00

Maite Arandia – Ogasuna, Pertsonen kudeaketa
Asteartetan, 13:00-15:00

Francisco Javier Ibarretxe – Ondarea, Sustapen ekonomikoa
Egunero, 13:00-14:30

Jose Luis Bernal – Enplegua
Asteazkenetan, 10:00-12:00

Agustin Aizpuru – Udalaren Lurralde-Antolaketa, Usansolo
Astelehenetan, 12:00-13:00 / 16:00-19:00

Ibon Garcia – Kirolak, Jaiak, Gazteria
Asteazkenetan, 16:00-18:00

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak