→Galdakao

‘Altsasu’ antzezlana atzeratu dute Galdakaon, momentuz data berririk gabe

Altsasu antzezlana // La dramatica errante

Astelehenean eman genuen datozen hilabeteetako Torrezabaleko programazioaren berri. Urtarrilaren 23an emango zioten hasiera Torrezabaleko kultur egitarauari ‘Altsasu’ antzezlanarekin, baina Udaletik zabaldu dutenez, atzeratu egin da bi aktore gaixorik daudelako. Momentuz ez dute data berririk zehaztu. Antzezlana tauratzeaz gain, Maria Goiricelaya zuzendariarekin eta aktoreekin solasaldia izango zen.

“Data berria jarri bezain laster, jakinraziko dugu”, diote udal ordezkariek. Sarreraren zenbatekoa bueltan jaso nahi dutenek 912 302 200 telefono zenbakira deitu beharko dute edo entradas.sacatuentrada@gmail.com posta elektronikora idatzi.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak