→Galdakao

Lokal hutsetan jarduera berpizteko ekimena bultzatuko dute Galdakaon

// GMaps

Galdakaoko lokal hutsak berpiztu nahi ditu Udalak. Hain zuzen ere, Euskadi, Gipuzkoa, Gaztain, Zubiaurretarren, Joxe Miguel Barandiaran eta Zuloaga Margolari kaleetan dauden lokal hutsetan esku-hartu nahi du Udalak Sustapen Ekonomikoa arloaren bitartez: “Lokal itxiak edota hutsak dituzten guneak izanik, gauzak gertatzea bilatzen du ekimenak, haietara joan eta denbora pasatzeko arrazoi bat izan dadin”, diote udal ordezkariek.

Lehenengo esku-hartzea Zuloaga Margolaria kaleko 5. zenbakian dagoen lokal itxian gauzatuko da ekainaren 23an eta 24an arratsaldez (16:30-20:30) eta 25ean goizez (10:30-14:30). “Herritarrak animatu nahi ditugu lokal huts hauetan ideia, amets eta desioak elkarbanatzeko“, diote: “Jarduera erraza da, baina esanguratsua, dagoeneko nazioartean erakutsi duena herritarrek zeinen erraz defini ditzaketen komunitatearen beharrak eta nahiak.

“Ekimena Candy Chang artista iparramerikarrak, 2012ko Veneziako Arkitektura Bienalean aurkeztutako, I wish this was (Hau…izatea nahiko nuke) jatorrizko ideiatik sortu da. Lan parte hartzaile hau New Orleansen sortu zen jatorriz, Ethnographic Terminalia erakusketaren zati gisa, eta leku askotan jarraitu du mundu osoko komunitateen lanaren bidez”, diote udal arduradunek.

Hego Uribe eskualdean, adibidez, Basaurin Kaleartean ekimena bultzatu zuen Udalak 2015etik 2019ra bitartean. Helburua antzekoa zen: jarduerarik gabeko lokal hutsetan esku-hartze artistiko iragankorrak sustatzea. Lokal horietako batzuk lortu izan dute jarduera ekonomikoa sustatzea.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak