→Galdakao

Amets Arzallus izan da Elexalde Institutuan ‘Miñan’ liburuaz hizketan

Amets Arzallus izan da Elexalde Institutuan, Ibrahima Balderekin batera idatzi duen ‘Miñan’ liburuaren inguruan hizketan. Institutuko ordezkariek kronika hau bidali diote GEURIAri:

'Miñan' liburuaz aritu da Amets Arzallus Elexaldeko DBH2ko ikasleekin // Elexalde Institutua

Amets Arzallus izan da Elexalde Institutuan, Ibrahima Balderekin batera idatzi duen ‘Miñan’ liburuaren inguruan hizketan. Institutuko ordezkariek kronika hau bidali diote GEURIAri:

Martxoaren 10ean Amets Arzallus Antia etorri zitzaigun Elexalde institutura, Ibrahima Balderekin batera idatzitako Miñan liburuaren harira.

Ibrahimak eta Ametsek Irungo harrera etxean ezagutu zuten elkar 2018an. Lehena iritsi berria zen eta bigarrena etorkinei laguntza eskaini nahian zebilen; Ibrahimak Gineatik Euskal Herrirako bidean bizitakoak ahoz kontatu zizkion Ametsi, eta hasieran asiloa eskatzeko zena, ginearraren jarioagatik, kontatzeko moduagatik eta istorioagatik beragatik papereratzeko modukoa zela pentsatu zuen hendaiarrak. Baita egin ere.

Elexaldeko DBHko 2. mailakoek ohituta ez dauden istorioa ezagutzeko aukera izan dute liburua irakurrita; gainera, gelan hainbat solasaldi egin dituzte irakurritakoaren gainean eta horrek istorioak azaleratzen duen errealitate gordinera hurbilarazi ditu.

Hala ere, Ametsen ahotik Ibrahimari buruzkoak entzuteak liburua irakurtzean bizi izan ez zituzten zirrarak eragin zizkien ikasleei. Hainbat kontu entzuteko aukera izan zuten gaztetxoek Euskal Herriko eta Afrikako geografiatik hasi eta saioaren azkenean guztien artean osatutako bertsoraino kabitzen direnak, amorru bizitik itxaropenerainokoak.

Amets Arzallus Elexaldeko ikasleen liburuak sinatzen // Elexalde Institutua

 

Karlos Zurutuza gerra kazetari donostiarraren bisita Elexalde Institutuan

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak