→Galdakao

Amets Iturbe Bustillo izango da EH Bilduko zinegotzi berria, Galdakaon

Amets Iturbe Bustillok zinegotzi kargua hartuko du bihar Galdakaon. Ibon Garcia Uriarte ordezkatuko du Aperribaiko gazteak.

Amets Iturbe eskuman // EH Bildu Galdakao (Twitter)

Amets Iturbe Bustillok zinegotzi kargua hartuko du bihar, ekainak 24, Galdakaon. Aperribaikoa da Iturbe eta EH Bildu udaltaldeko zinegotzi berria izango da, Ibon Garcia Uriarte ordezkatuz. Biharko osoko bilkuran zin egingo du Iturbek, 18:00etatik aurrera.

Joan den apirilean zinegotzi kargua utzi zuen Garciak, Covid-19aren kontrako “neurri soziosanitarioak ez betetzeagatik”.

Ibon Garcia (EH Bildu Galdakao): “Egongo dira txarto egin dutenak eta esan ez dutenak ere. Nik gaizki egin nuen eta esan dut”

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak