→Galdakao

Galdakaoko Andra Mari jatetxeak Michelin izarra mantendu du

2019ko Michelin Gidako izarren banaketaren berri eman dute gaur. Gida horretan Bizkaiko 11 jatetxe agertzen dira, tartean Galdakaoko Andra Mari.

Elexalde auzoan dago Andra Mari jatetxea // Argazkia: Andra Mari

2019ko Michelin Gidako izarren banaketaren berri eman dute gaur. Gida horrek Espainiako jatetxerik onenen zerrenda hartzen du eta tartean, Hego Uribe eskualdeko bat dago. Hori da Galdakaoko Andra Mari jatetxea. Michelin izar bat du Galdakaoko jatetxeak, 1983tik mantentzen duena.

Euskadin guztira 23 jatetxe dira Michelin izarren bat dutenak 2019an. Horietatik 11 jatetxe izardun Bizkaian daude.

54 urte Galdakaon

Andra Mari jatetxea 1964an inauguratu zuten, Asua neba-arrebek (Patxi, Dominga eta Juan Cruz) sortuta familiaren beraren baserrian. Gaur egun, Roberto Asua da -Patxiren semea- Andra Mari jatetxeko burua eta Zuriñe Garcia da bertako sukaldeburua.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak