2021eko Michelin Izarrak banatu dituzte Madrilen. Espainiako eta Portugaleko jatetxerik onenak jasotzen ditu: guztira 252 jatetxe. Horien artean Hego Uribe eskualdeko jatetxe bat agertzen da: Galdakaoko Andra Mari, alegia. Michelin Izar bat du Galdakaoko jatetxeak, eta 1983tik mantentzen du.
Andra Mari jatetxea 1964an inauguratu zuten Asua neba-arrebek (Patxi, Dominga eta Juan Cruz). Gaur egun, Roberto Asua da -Patxiren semea- Andra Mari jatetxeko burua eta Zuriñe Garcia da bertako sukaldeburua. “Zuriñe Garcia sukaldariak bizkaitar sustrai sendoko sukaldaritza planteatzen du, euskal zaporeak gaurkotasunera ekartzen dakiena. Jakiek dohain bat dute: Euskal Herriko landa eta itsas sukaldaritza transmititzen dute, betiere koherentzia eta sentsibilitate handiz”, diote Michelin zerrendako arduradunek.
36 Michelin Izar Euskal Herrian
Euskal Herriko 26 jatetxek dute Michelin Izarren bat: Bizkaiko 11, Gipuzkoako 10, Nafarroako 4 eta Arabako 1. Hau da zerrenda:
3 Michelin Izar
– Akelarre (Donostia)
– Arzak (Donostia)
– Azurmendi (Larrabetzu)
– Martin Berasategi (Lasarte)
2 Michelin Izar
– Mugaritz (Errenteria)
– El Molino de Urdániz (Urdaitz)
1 Michelin Izar
– Etxebarri (Axpe)
– Etxanobe Atelier (Bilbo)
– Mina (Bilbo)
– Nerua Guggenheim Bilbao (Bilbo)
– Ola Martín Berasategui (Bilbo)
– Zarate (Bilbo)
– Zortziko (Bilbo)
– Boroa (Boroa)
– Amelia (Donostia) -Berria-
– eMe Be Garrote (Donostia)
– Kokotxa (Donostia)
– Mirador de Ulía (Donostia)
– Marqués de Riscal (Eltziego)
– Andra Mari (Galdakao)
– Alameda (Hondarribia)
– Europa (Iruña)
– La Biblioteca (Iruña)
– Rodero (izar 1. Iruña)
– Eneko (Larrabetzu)
– Zuberoa (Oiartzun)
