→Galdakao

Michelin Izarra mantenduko du Galdakaoko Andra Mari jatetxeak 2022an

Zuriñe Garcia, Andra Mari jatetxeko sukaldariburua // Geuria

2022ko Michelin Izarrak banatu zituzten atzo Valentzian. Espainiako eta Portugaleko jatetxerik onenak jasotzen ditu: guztira 200dik gora jatetxe. Horien artean Hego Uribe eskualdeko jatetxe bat agertzen da: Galdakaoko Andra Mari, alegia. Michelin Izar bat du Galdakaoko jatetxeak, eta 1983tik mantentzen du.

Andra Mari jatetxea 1964an inauguratu zuten Asua neba-arrebek (Patxi, Dominga eta Juan Cruz). Gaur egun, Roberto Asua da -Patxiren semea- Andra Mari jatetxeko burua eta Zuriñe Garcia da bertako sukaldariburua. “Zuriñe Garcia sukaldariak bizkaitar sustrai sendoko sukaldaritza planteatzen du, euskal zaporeak gaurkotasunera ekartzen dakiena. Jakiek dohain bat dute: Euskal Herriko landa eta itsas sukaldaritza transmititzen dute, betiere koherentzia eta sentsibilitate handiz”, diote Michelin zerrendako arduradunek.

36 MICHELIN IZAR EUSKAL HERRIAN

Euskal Herriko 28 jatetxek dute Michelin Izarren bat: Bizkaiko 12, Gipuzkoako 11, Nafarroako 4 eta Arabako 1. Hau da zerrenda:

3 Michelin Izar
– Akelarre (Donostia)
– Arzak (Donostia)
– Azurmendi (Larrabetzu)
– Martin Berasategi (Lasarte Oria)

2 Michelin Izar
– Amelia (Donostia)
– El Molino de Urdániz (Urdaitz)
– Mugaritz (Errenteria)

1 Michelin Izar
– Alameda (Hondarribia)
– Andra Mari (Galdakao)
– Boroa (Zornotza)
– Elkano (Getaria)
– eMe Be Garrote (Donostia)
– Eneko (Larrabetzu)
– Etxanobe Atelier (Bilbo)
– Etxebarri (Axpe)
– Europa (Iruña)
– Garena (Dima)
– Kokotxa (Donostia)
– La Biblioteca (Iruña)
– Marqués de Riscal (Eltziego)
– Mina (Bilbo)
– Mirador de Ulía (Donostia)
– Nerua Guggenheim Bilbao (Bilbo)
– Ola Martín Berasategui (Bilbo)
– Rodero (Iruña)
– Zarate (Bilbo)
– Zortziko (Bilbo)
– Zuberoa (Oiartzun)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak