→Galdakao

Bi kilometroko autopilaketak daude AP-8 errepidean Galdakaon, Irungo norantzan

Bi kilometroko autopilaketak daude AP-8 errepidean, Galdakao parean, Irungo norantzan. Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, 08:00ak aldera auto bat irauli da 104. kilometroan eta errei bat itxi behar izan dute. Horrek, lau kilometroko autopilaketak ekarri ditu, baina 09:30ean erreia berriro ireki dute eta autopilaketak murriztu direla adierazi dute.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak