→Galdakao

Galdakaoko aparkaleku publikoen zozketaren emaitza publiko egin du Udalak

Gaur 13:00etan egin dute zozketa jendaurrean // Geuria

Gaur eguerdian egin dute Galdakaon lur azpiko aparkaleku publikoetan libre dauden 289 plaza alokairuan hartzeko zozketa. Udalak zerrenda hori argitaratu du dagoeneko udal webgunean.

Laburpen moduan hauek zozketako xehetasunak:

Berezikoetxe

– 10 aparkaleku arrunt gehi mugikortasun urrikoentzako bat
– 194 eskatzaile
– Zozketan irabazleak: 165 zenbakitik 174 zenbakira artekoek
– Mugikortasun urriko pertsonak: plaza bat zegoen banatzeko, eta eskatzaile bat. Beraz, berari egokitu zaio lekua zuenean

Iturrondo

– 16 aparkaleku arrunt gehi mugikortasun urrikoentzako hiru
– 269 eskatzaile
– Zozketan irabazleak: 130 zenbakitik 145 zenbakira artekoek
– Ez egoiliarrak: Galdakaon bizi ez arren lanera Galdakaora etorri behar dutenen eskaerak itxaron zerrendan sartuko dira, 1.002 zenbakitik aurrerako ordenean
Mugikortasun urriko pertsonak: pertsona bakarrak egina zuen eskaera eta beraz zuzenean egokitu zaio aparkalekua

Laminarreta

– 48 aparkaleku libre
– 73 eskatzaile
– Zozketan irabazleak: 28 zenbakitik 2 zenbakira artekoek

Lapurdi

– 71 aparkaleku arrunt gehi mugikortasun urrikoentzako lau
– 306 eskatzaile
– Zozketan irabazleak: 100 zenbakitik 170 zenbakira bitartekoek
– Ez egoiliarrak: Galdakaon bizi ez arren lanera Galdakaora etorri behar dutenen eskaerak itxaron zerrendan sartuko dira, 1.002 zenbakitik aurrera
– Mugikortasun urriko pertsonak: 1 zenbakitik aurrerako ordenean

Paopa

122 aparkaleku arrunt gehi mugikortasun urriko pertsonentzako hiru
– 133 eskatzaile
– Zozketan irabazleak:
 73 zenbakitik 63 zenbakira artekoek
– Ez egoiliarrak: Galdakaon bizi ez arren lanera Galdakaora etorri behar dutenen eskaerak itxaron zerrendan sartuko dira, 1.001 zenbakitik aurrerako ordenean

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak