Sareak

☉ Galdakao

Aparkaleku publikoak alokairuan hartzeko zozketa egingo dute iraila amaieran Galdakaon

Galdakaon lur azpiko aparkaleku publikoetan libre dauden 289 plaza alokairuan aterako ditu Udalak. Guztira 988 eskaera jaso dituzte, hortaz, zozketa egingo dute aparkalekuak esleitzeko.

|

988 eskaera jaso dituzte 289 plaza betetzeko // Argazkia: Geuria

Galdakaon lur azpiko aparkaleku publikoetan libre dauden 289 plaza alokairuan aterako ditu Udalak. Horren berri eman genuen uztailean eta orduan plaza libre horiek eskuratzeko izena emateko epea zabaldu zuen Udalak. Bada, guztira, 988 pertsonak egin dute eskaera: Paopa (Urreta) aparkalekuan 127 leku daude alokatzeko eta 133 eskatzailek eman dute izena; Lapurdin 75 aparkaleku libre daude eta 316 eskaera jaso dituzte; Laminarretan (Usansolo) 49 leku daude eta 73 eskaera; Iturrondon 26 aparkaleku eta 267 eskatzaile; eta Berezikoetxen 12 leku daude libre eta 199 pertsonak egin dute eskaera.

Leku baino eskatzaile gehiago daudenez, zozketa bidez banatuko dituzte aparkalekuak. Onartuen behin-behineko zerrenda publiko egin du Udalak, eta eskatzaileek abuztuaren 23tik irailaren 3ra arte dute eskaeretan akatsik balego horiek zuzentzeko. Ondoren argitaratuko dute behin betiko zerrenda eta zozketarako eguna.

Hilean 30 euro

Hilean 30 euroan jarriko dituzte aparkalekuak alokairuan (horri, garaje bakoitzeko komunitate gastuak gehitu beharko dizkio erabiltzaile bakoitzak), eta urtebetekoa izango da emakida: “Urtebetekoa izango da emakida, baina aukera dago urtero berritzeko hurrengo lau urteetan”, dio Leire Sologaistua Ondareko arduradun juridikoak: “Lehen denbora luzeko emakida zuten aparkalekuek, zehazki, 40 urtekoa, baina forma juridiko horrek ez zuen herritarren beharrizanak asetzen”. Libre dauden aparkaleku horiek lortuko dituztenek sei hilabetean orainduko dute alokairua, hau da, 180 euro. 

Aparkaleku publikoetan libre dauden plazak alokairuan aterako ditu Galdakaok: hilean 30 euro

☉ Galdakao

Metroko tunelak egiteko zulatze-lanak Aste Santua ostean hasiko dituzte Galdakaon

|

Suhiltzaileen eraikina zena eraitsiko dute eta tunelak egiteko makina bat bertan hasiko da lanean // Geuria

Metroaren 5. Linea eraikitzeko lanak hasi dituzte Basaurin, Galdakaon eta Usansolon. Momentuz langileak lurra aztertzen eta prestaketa lanak egiten ari dira. Usansoloren kasuan, Puentelatorre Bidea erabat itxita egongo da lau urtez ibilgailuentzat eta oinezkoentzat, “Puentelatorre zubitik Unkinara arteko tartean”.

Galdakaon, tunelak egiteko lanak Aste Santuan hasiko dituztela adierazi du Udalak: “Orduan hasiko dira lurra zulatzen, bideak ixten eta kamioien joan-etorria handitzen”.

Hain zuzen ere, suhiltzaileen eraikina zenaren ondoan, Lapurdiko aparkalekuan eta Agirre Lehendakaria plazaren inguruan, Bengoetxeko Ostalaritza Eskolaren atzealdean, eta Olabarrietan izango du eragina obrak.

Suhiltzaileen eraikina zegoen gunea izango da lanerako eremu handietako bat, “baina, kasu honetan, ez du eragin handirik izango herritarrengan”, diote udal ordezkariek. Hasteko suhiltzaileen eraikina zena eraitsiko dute, eta tunelak egiteko makina bat bertan hasiko da lanean, “Usansoloko makinak egindako zuloarekin bat egin arte”.

Galdakao erdigunean, Lapurdiko aparkalekuan eragina izango dute lanek, eta baita Agirre Lehendakaria plazaren inguruan Metroak izango dituen bi sarreren guneetan ere: plazan bertan haurreskola ondoan, eta Euskadi kaleko etxe berrien ondoan.

“Eragin handiena, halere, Bengoetxen izango da. Metroak Ostalaritza Eskolaren atzealdean geltokia izango du eta beraz, eraikitze lanak nabarituko dira. Baita hortik gertu, Sixta Barrenetxea ondoko aparkalekuan ere, lanek irauten duten artean bertan egongo baitira obren beharretarako kasetak. Lurra ateratzea eta kamioien joan-etorria etengabea izango da inguru horretan zulatze lanak hasten direnean. Errail bat moztu egingo da kamioiak N-634tik sartu eta irten daitezen, herrira sartu barik, eta horrek asko txikituko ditu kalteak”, diote udal ordezkariek.

Aperribaiko geltokia Olabarrietan egongo da. Lanak egiten diren bitartean N-634 errepidera zuzenean joateko bidea moztuta egongo da eta oinezkoek altueran jarritako pasabide bat izango dute autobus geltokira joateko.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Aperribai / Korrika 23 / 2024

|

Aperribaitik agurtu dute 23. Korrika Galdakaon. Hauek furgonetatik atera dituzten argazkiak:

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Galdakao / Korrika 23 / 2024

|

Usansolotik galdakaora iritsi da 23. Korrika. Jendetza batu da lekukoari ongi etorria emateko eta hainbat argazki publikatu ditugu GEURIAn. Eta hauek furgonetatik atera dituzten argazkiak:

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Galdakaon jendetza batu da 23. Korrikari ongi etorria emateko

|

Usansolok lekukoa eman dio Galdakaori 23. Korrika. Euskararen aldeko lasterketa iritsi artean bertan izan gara!

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak / Korrika Txikiak Galdakaoko kaleak hartu ditu zirrara betean

Korrika Txikia egin dute gaur goizean Galdakaon Urreta, Aperribai, Gandasegi eta Eguzkibegiko ikasleek

|

23. Korrikak hasi du bere bidea Euskal Herrian. Bigarren egun honetan Iparralden jarraitzen du lekukoak eta Nafarroara igaroko da arratsaldean. Bitartean, Hego Uribe eskualdean, euskararen aldeko lasterketa erraldoiarekin bat egiteko ekimenak antolatu dituzte. Gaur goizean Korrika Txikia egin dute Galdakaoko Urreta, Aperribai, Gandasegi eta Eguzkibegiko ikasleek, eta hauek GEURIAn jaso ditugun irudiak:

 

Ver esta publicación en Instagram

 

Una publicación compartida de Geuria (@geuria.eus)

Osorik irakurri