→Galdakao

Terrazak jartzeko kendutako aparkalekuak ibilgailuek beteko dituzte berriro Galdakaon

// Galdakaoko Udala

Aparkalekuak ostalaritzarako terrazak bihurtzeko baimena amaituko da Galdakaon. Terrazen ez-ohiko handitzearen udal dekretua abenduaren 31ra arte egon da indarrean, eta hortaz, urtarrilaren 1etik aurrera, betiko neurrietara itzuli beharko dute terrazek. Ostalariek urtarrilaren 10era arteko epea dute ez ohiko terrazak zein horiek egokitzeko jarri zituzten azpiegitura guztiak kentzeko. Gauzak horrela, aparkalekuei kendutako lekuak ibilgailuek berreskuratuko dituzte urtarrilean.

Aurrera begira, udako denboraldian terrazak handitzeko aukera aztertuko du berriro Galdakaoko Udalak, “baina bitartean, kendu egin beharko dira hilabete luze hauetako handitzeak”, diote udal ordezkariek.

Terraza-tasak

Aurten ostalariek ez dute terrazengatik ohiko tasarik ordaindu eta handitzeei dagokien tasen % 50 soilik ordaindu dute. “Covid-19ak eragindako kalteak arintzeko asmoz hartu genuen erabaki hori. Ordaindu duten tasa erdi hori, 2021. urtea amaitu artekoa izan da. Beraz, urtea amaitzearekin batera bukatu da handitzeen baimena ere”, diote.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak