→Galdakao

Aperribai behealdea eta osasun zentroa lotzeko igogailua eraikitzen hasiko da Udala 2022an

Argazkia: Galdakaoko Udala

Aperribaik hiri-igogailu berri bat izango du 2022an. Hain zuzen ere, auzoaren behealdetik anbulategira arteko igogailua eraikitzeko lanak esleitu ditu Galdakaoko Udalak. Aurreikuspenen arabera 2022ko urtarrilean hasiko dituzte lanak eta datorren urteko erdialderako bukatuta egongo direla uste dute udal ordezkariek. Obrak Campezo enpresari esleitu dizkiote eta inbertsioa 662.000 eurokoa izango da. “Auzokide guztien irisgarritasuna nabarmen hobetuko du neurriak, eta bereziki, osagilearengana joateko beharra dutenena”, diote udal ordezkariek.

Igogailua eraikitzearekin batera, beste lan batzuk ere egingo dituzte eremuan: dozena bat aparkaleku sortuko dituzte anbulategiaren ondoan, baita anbulantzientzako edo mugitzeko arazoak dituzten pertsonak hartu eta uzteko gune bat ere. “Era berean, arrapalak eraikiko dira anbulatorio aurreko plazan, dauden koskak saihestuta irisgarritasuna hobetzeko”, diote udal arduradunek.

Aperribain bost igogailu eraikitzeko proiektua 2018an aurkeztu zuen aurreko udal gobernu taldeak, eta lehenengo igogailua eraikitzeko lanak iazko martxoan hasi zituzten. Zehazki, bi igogailu eta arrapala mekaniko bat martxan daude jada: alde batetik, Osakidentzako kontsultategia eta frontoia lotzen dituena eta bestetik, Aperribai kaleko 34. zenbakia eta 46. zenbakia lotzen dituena, eta tartean bi igogaiu horien arteko arrapala mekanikoa ere.

2018an aurkeztutako proiektuaren infografia egin genuen bere garaian GEURIAn:

galdakao aperribai 2018 igogailuak proiektua google maps

Bigarren eta hirugarren igogailuak eraikita daude jada; lehenengoa eraikitzeko lanak hasiko dituzte 2022an // Geuria

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak