→Galdakao

Argazki lehiaketa antolatu dute Galdakaon, herriko ondare historikoa eta kultura hizpide

Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago urriaren 8ra arte. Saritan 450 euro banatuko ditu Click eta Click elkarteak.

Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago urriaren 8ra arte // Geuria

Galdakaoko Click eta Click elkarteak argazki lehiaketa berria jarri du martxan. Gaia izango da Galdakaoko ondare historikoa eta kulturala, eta parte hartzaileek urriaren 8ra arte dute argazkiak bidaltzeko. Lehiaketan parte hartuko dutenek izena eman behar dute maratonsk3@gmail.com helbide elektronikora idatzita, izen-abizenak eta telefono zenbakia adieraziz.

Partaide bakoitzak hiru argazki original eta argitaratu gabekoak aurkeztu ahal izango ditu (.jpeg formatuan), beste lehiaketa batean aurkeztu gabekoak, koloretan zein zuri-beltzean. “Lanak 2021eko urriaren 8ra arte entregatu ahal izango dira, 24 orduetan, edozein unetan. maratonsk3@gmail.com helbidera bidali behar dira, eta aldez aurretik (izena-ematea egin denean) parte-hartzaile bakoitzari esleitu zaion zenbakiarekin eta argazkiaren izenburuarekin batera. Kokapena eta argazkiaren azalpen-testu txiki bat ere adierazi beharko dute partaideek”, diote.

450 euro

Hiru sari banatuko dituzte: lehenengo saria eskuratuko duenak 250 euro jasoko ditu, bigarrenak 150 euro eta hirugarrenak 50 euro. Sariak argazki-material gisakoak izango dira.

Epaimahaiak hiru argazki irabazleen berri emango du urriaren 20an, eta antolatzaileek irabazleei zuzenean jakinaraziko diete. Era berean, Click eta Click elkarteak sare sozialetan eta egoki iritzitako kanaletan zabalduko du.

Lehiaketaren oinarriak esteka honetan daude irakurgai.

Mari Cruz eta Santiago (Click eta Click): “Argazkien bidez munduaz dugun ikuskera plazaratu dezakegu”

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak